Gorbeialdeko 10 eta 12 urte arteko umeek (2010, 2011 eta 2012 urteetan jaiotakoek) oporraldian euskaraz jolastu eta bertsoez gozatzeko, inguruko natura eta kultura hobeto ezagutzeko helburuarekin, Bertso Abentura bizitzeko aukera izango dute udaberrian:  norbere herritik gertuko lagun berriak egin, bertso munduan murgildu eta ondo pasatzeko aukera paregabea. Apirilaren 11tik 13ra,  Arabako Bertsozale Elkarteak, Gorbeialdeko Kuadrillarekin elkarlanean, BERTSO-ABENTURA antolatu du Espejon.