OSOKO BILKURA
Urkabustaizko udalerriko herritarren borondate politikarien ordezkaritza-organo gorena da, eta bere eskumen nagusiak honakoak dira: udalerriei aitortutako ahalmen arautzailea gauzatzea, tokiko gobernuen (Alkatearen, Tokiko Gobernu Batzordearen eta Zinegotzi Ordezkarien) kontrola eta fiskalizazioa, eta aurrekontuak onartzea. Osoko Bilkuraren funtzioak Tokiko Araubidearen Oinarriei buruzko Legearen 22. artikuluan jasotzen dira.
Bileren maiztasuna: 2019ko uztailaren 3ko osoko bilkuraren akordioaren bidez, Osoko Bilkuraren ohiko bilerak hilabete bakoitzeko hirugarren asteazkenean (jaieguna ez bada) izango dira, Udaletxeko Bilkura Aretoan, 18:00etan. Jaieguna bada, hurrengo astera atzeratu daiteke).
OSOKO BILKURAREN OSAERA
Zinegotzi guztiek osatzen dute, eta Alkatea du buru. Urkabustaizko Udalaren osoko bilkkura bederatzi zinegotzik osatzen dute, Hauteskundeen Araubide Orokorrari buruzko ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoaren 179.1 artikuluarekin bat eginez.
- Alkatetza:
Xabier Alvarez de Arcaya Fernandez de Landa (EH Bildu) - Zinegotziak:
– Zaloa Gorostizaga Ugarte (EH Bildu)
– Rufino Santocildes Orue (EH Bildu)
– Estibaliz Tellaetxe Zarandona (EH Bildu)
– Iñigo Lopez de Santiago (EH Bildu)
– Begoña Ganzabal Zurbitu (EAJ-PNV)
– Gorka Iturriaga Madariaga (EAJ-PNV
– Edurne Abad Reges (EAJ-PNV)
– Javier Carro Iglesias (EAJ-PNV)
BATZORDE INFORMATIBOA
Ebazteko eskumenik ez duen organoa, Osoko Bilkuran erabaki beharreko gaiak aldez aurretik aztertzeko funtzioa duena, Osoko Bilkuran presazko akordioak hartu behar direnean salbu. Era berean, bertan jakinaraziko dira Alkatetzaren eskumenekoak diren gaiak.
Bileren maiztasuna: 2019ko uztailaren 3ko osoko bilkuraren akordioaren bidez, Kontuei buruzko Batzorde Bereziaren, eta Osoko Bilkurako gaiak prestatzeko eta Gobernuaren Kudeaketaren Informaziorako Batzordearen bilerak hilabete bakoitzeko hirugarren asteazkenean (ez bada jaieguna) izango dira, 8:00etan, Udaletxeko Bilkura Aretoan (jaieguna bada, hurrengo astera atzeratzeko aukera egongo da).
2019ko uztailaren 3ko osoko bilkuraren akordio bidez, Batzorde Informatibo bakar bat sortzen da, hain zuzen ere, Kontuei buruzko Batzorde Berezia, eta Osoko Bilkurako gaiak prestatzeko eta Gobernuaren Kudeaketaren Informaziorako Batzordea. Batzorde horrek bederatzi kide ditu.
- Presidentzia:
Xabier Alvarez de Arcaya Fernandez de Landa (EH Bildu) - Batzordekideak:
– Zaloa Gorostizaga Ugarte (EH Bildu)
– Rufino Santocildes Orue (EH Bildu)
– Estibaliz Tellaetxe Zarandona (EH Bildu)
– Iñigo Lopez de Santiago (EH Bildu)
– Begoña Ganzabal Zurbitu (EAJ-PNV)
– Gorka Iturriaga Madariaga (EAJ-PNV)
– Edurne Abad Reges (EAJ-PNV)
– Javier Carro Iglesias (EAJ-PNV)
TOKIKO GOBERNU BATZORDEA
Alkatea buru duen eta modu kolegiatuan lan egiten duen organoa da. Dagokion zuzendaritza politikoaz arduratzen da, eta Tokiko Araubidearen Oinarriei buruzko apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 127. artikuluan adierazten diren funtzio exekutibo eta administratiboak gauzatzen ditu.
Presidentzia: Xabier Alvarez de Arcaya Fernandez de Landa (EH Bildu)
Idazkaritza: Zaloa Gorostizaga Ugarte (EH Bildu)
Bokala: Rufino Santocildes Orue (EH Bildu)
ALKATEORDEAK ETA FUNTZIOEN ESKUORDETZA
Alkateordeak
- Zaloa Gorostizaga Ugarte (EH Bildu)
- Rufino Santocildes Orue (EH Bildu)
Izendatutako alkateordeek, kargua onartu ondoren, Alkatearen ordez jarduteko ardura dute, bere funtzio guztietan, izendapen-ordenaren arabera, berau falta denean, gaixorik dagoenean edo bere eskumenak gauzatzea ezinezkoa egiten zaionean.
Euskara, Kultura, Hezkuntza eta Kirol eskuordetza
- Iñigo Lopez de Santiago (EH Bildu)
Aipatutako zerbitzuen kudeaketaren barne-zuzendaritzaren ardura du eskuordetza honek, baina ez du gaiak administrazio-eginbideen bidez ebazteko gaitasunik.
Gizarte Ongizatearen, Parte hartzearen eta Berdintasunaren eskuordetza
- Zaloa Gorostizaga Ugarte (EH Bildu)
Aipatutako zerbitzuen kudeaketaren barne-zuzendaritzaren ardura du eskuordetza honek, baina ez du gaiak administrazio-eginbideen bidez ebazteko gaitasunik.