Izarra Herri Eskolak 2 urtetik aurrera Haur Hezkuntzan eta lehen hezkuntzarako zerbitzua eskaintzen du.

HARREMANETARAKO BIDEAK

Infomazio gehiago: izarraherrieskola.blogspot.com

Helbidea: Ugarte 3. Izarra 01440
Telefonoa: 945 187053

Ulibarri Normalkuntza Programa

Eskolak, orain dela urte pare bat, euskararen normalizazioa lortzeko, Ulibarri Programan parte hartzea erabaki zuen. Programa honen helburua, ikasleen euskararen ezagutza eta erabilera sustatzea da. Honetarako Gasteizko Berritzegunearen aholkularitza eta laguntza dauzkagu.

Horretarako, kurtsoan zehar, hainbat jarduera diseinatu eta aurrera eramango dira eta Ulibarri mintegitik proposatutako ekimenak, geletan martxan jartzeko orientabideak emango dira.

  • Euskararen eguna eta gure kulturarekin lotutako ekitaldiak egiten ditugu, Euskaraldia, Olentzero …
  • Euskal Girotze Barnetegietan parte hartzen dugu, LH 6. Mailako ikasleekin. Egonaldi hauen helburua, etxeko edota kaleko erdal giroan bizi diren ikasleei euskal giro aberats bat ezagutzea eta, are gehiago, bertan euskaraz bizitzeko aukera eskaintzea da.
  • Honez gain, ikasleekin egiten diren eskolaz kanpoko ekintzak aukeratzerakoan, euskaraz izatea da gure lehentasuna eta irizpide nagusiena, ikasleei hizkuntza erabiltzeko aukerak eta egoera aberatsak eskaintzeko.

Eleaniztasun Proeiktua

Gure Eskolak “Eleaniztasun Proiektuan” parte hartzen du.

Hau da hirugarren urtean ofizialki programa honetan sartu ginenetik. Helburua, ikasleen komunikazio gaitasuna hobetzea da, hiru hizkuntzetan, Euskara ardatz duen eleaniztasun proiektua aurrera eramanez. 

Honetarako ikasleek arlo bat atzerriko hizkuntzan ematen dute.Lehen hezkuntzako maila guztietan “Art” arloa ingelesez ematen da

Aldi berean, irakasleriaren formakuntza atzerriko hizkuntzan (Ingeleran) ahalbideratzen da.Irakasle batzuk (gutxienez B1 maila dutenek)astean 90 minutuetako atzerriko hizkuntza gaitasuna hobetzeko formakuntza jasotzen dute.

Azken hiru ikasturteetan Hizkuntza Laguntzailea izan dugu gurekin. Laguntzaile hau, aurten, Australiakoa da. Bere eginkizuna, ikasleekin esku hartzea izatea da.Bere jardunaldia astean 15 ordutakoa  da. Beraiek pertsona natibo batekin elkarrekintza izateko aukera daukate horrela.Talde guztiekin egoten da gutxienez ordu bete astean(hh4rtekoekin hasita eta 6.maila arte).

Aukera dugun guztietan Ingelesezko Barnetegietan 6.mailako ikasleek parte hartzen dute, bai Eusko Jaurlaritzak antolatzen dituenetan, bai Aldundiak Espejon antolatzen duen egonaldian. Aste betekoak dira eta egindako ekintza guztiak  ingelera ama hizkuntza duten irakasleek ematen dituzte.

Azkenik urtero ikasleei Antzerkia ingelesez eskaintzen saiatzen gara. Honetarako Gorbeia eskolarekin batera antolatzen dugu eta urte batean Gopegin eta hurrengoan Izarran “Forum” taldearen lanak ikusteko aukera dugu era merkeago batean.