HISTORIA PIXKA BAT

Urkabustaizko Musika Eskola U.M.E. 1995-1996 kurtsoan zehar jarri zen martxan Urkabustaizko Udalaren eskutik. Garai hartan, musika lengoaia, akordeoia, gitarra, trikitixa, pandero eta abesbatza klaseak  eman ziren.

1999. urtean Eusko Jaurlaritzaren, Hezkiuntza, Unibertsitate eta Ikerkuntza sailak bere oneritzia eman zion formakuntza ez arautuan klaseak emateko.

Urte guzti hauetan, UMEk bilakaera handia izan du gaur egungo 148 ikasle, 10 irakasle eta musika tresna ugarien eskaintza izan harte: Musika hastapena (4 eta 7 urte bitarteko umeentzat) , Musika Lengoaia, Abesbatza, Bakarkako kantua, Alboka, Xirula, Txalaparta, Gaita, Trikitixa, Txistu, Zeharkako txirula, Gitarra, Pianoa, Perkusioa eta Musika taldeak.

INFORMAZIOA ETA KONTAKTUA

Urkabustaizko Musika Eskola.

Ugarte kalea 3 – 01440 Izarra, Álava

Telf: 686 055 482

Email: urkaume@gmail.com

Web: www.urkabustaizkomusikaeskola.com

GURE HELBURUAK

  • Musikarekiko afizioa duen, adin guztietako pertsonei, musika formakuntza eskaintzea eta goi mailarako ikasketetarako prestakuntza eskaintzea doai bereziak erakusten duten pertsonei.
  • Ikastetxe artistikoa eta dinamikoa mantentzea, komunikazioan, erlazioan zein aisialdian oinarritutakoa eta musikaren erabilera bultzatuko duena.
  • Ikasleek bereganatutako ikasketak, trebetasunak eta ezagutzak kaleratzea, eta era berean herriaren kultur bizitza dinamizatuz.
  • Musika eskolaren promozioa bai herrian bertan eta bertatik kanpo ere.

¿NORI ZUZENDUTA DAGO UME?

UMEk ateak irekita ditu, musika ikasi eta honekin gozatu nahi duen edonoentzat, bere adina eta egoera edozein dela ere, bai bakarkakoan edo talde mailan. Modu honetan, gozamena, hazkuntza pertsonala eta kulturala eta komunikazioa bultzatuko dira. Gure ideianagusia musika hizkuntza unibertsalean datza.

Urtean zehar eta formakuntza aktibitate osagarri eta dinammizatzaile bezala, aktibitate ezberdinak, audizioak eta kontzertuak antolatzen dira Udalerrian eta bertatik kanpo ere, bizitza eta giro kulturalari bultzada bat emanez.