BIRZIKLATZEKO AHOLKUAK

Birziklatzeko aholkuak Gorbeialdean

INFORECIKLA

InfoRecikla tresna bat da, gure etxeetan sortzen ditugun etxe hondakinen kudeaketa hobea egiteari buruzko informazioa emateko, egungo berrerabiltze eta birziklatze ehunekoak gehitzen lagunduz era horretan.

Informazio gehiagorako: www.inforecikla.eus

KONPOSTAJEA

Zer da konpostajea?

Konpostajea jatorri organikoa duten hondakinen degradazio prozesua da, modu kontrolatu batean egina. Naturan ematen den prozesua da konpostajea, eta mikroorganismoen presentzia ezinbestekoa da.
Konpostaje prozesuan bereziki 3 aspektu kontrolatu beharko ditugu: hezetasuna, tenperatura eta oxigenoa.

Zergatik da garrantzitsua hondar organikoak selektiboki kudeatzea?

Foru Aldundiak egindako ikerketen arabera, gainontzeko hondakinen edukiontzian botatzen diren hondakinen %47a jatorri organikoko hondakinak dira.
Beraz, frakzio organikoa da, inongo zalantzarik gabe, bere kudeaketa eta bilketari dagokionez, hobetzeko alderik handiena dugun hondakinen frakzioa

Frakzio organikoaren bilketa eta kudeaketa eredu ezberdinak existitzen dira, baina Urkabustaiz bezalako udalerri batek duen landa izaera kontuan izanda, eredu deszentralizatu baten aldeko apustua egiten da.

Hau da, Urkabustaizen sortzen ditugun hondakin organikoak lekuan bertan kudeatzeko aukera daukagula uste dugu, garraio edo bilketa zerbitzurik gabe eta tratamendu planten beharrik gabe, ingurumenean inpaktu handiagoa sortzen dutenak, alegia.

Beraz hondakin organikoen kudeaketa eredu jasangarriagoa dela uste dugu, ingurumenarekiko errespetu handiagoko alternatiba.

¿Ze aukera daukagu Urkabustaizen konpostajea egiteko?

Konpostajea egiteko BI aukera nagusi daude Urkabustaizen:

1. ETXEKO KONPOSTAJEA EDO KONPOSTAJE INDIBIDUALA

Konpostajeko prozesua indibidualki eta modu partikularrean egitea.

Aukera hau gomendatzen zaie txalet edota adosatu moduko etxebizitzetan bizi diren eta konpostagailua jartzeko lursail zati bat duten pertsonei.

Udalak konpostajea etxean egiteko materialak dohain eskatzeko aukera eskaintzen du. Ondoren zehazten diren materialak eskatzeko aukera eskaintzen da: 420 l-ko konpostagailua, aireztatzailea eta bio-hondakinak jasotzeko 10 l-ko kuboa.

Material hauek eskatzeko ondoren deskargatu dezakezun eskaera orria bete eta udaletxean entregatu behar duzu, edota eskaneatuta bidali “ingurumena@gorbeialdea.eus” helbide elektronikora.

Etxeko konpostajeko eskaera

2. AUZO KONPOSTAJEA

Zer da auzo konpostaje gunea

Auzo konpostajerako gunea, auzokide komunitate batek edo familia multzo batek haien etxebizitzetan sortutako hondakin organikoak bereiztu eta konpartitutako konpostagailu batzuetan, konpostatzen laguntzeko egokitutako gunea da. 

Bizi diren etxebizitzen tipologiagatik, konpostagailua lur gainean jartzeko aukerarik ez duten pertsonei dago zuzenduta honako aukera hau.

Zeintzuk dira Urkabustaizen ditugun auzo konpostaje guneak?

Gau egun BI auzo konpostaje gune martxan ditugu Urkabustaizen, biak Izarran kokatuta.

Nola parte har dezaket Urkabustaizko auzo konpostaje guneetan?

Martxan dauden auzo konpostajeko ekimenetan parte hartzeko, dagokion eskaera orria bete eta udaletxean entregatzea beharrezkoa da.

Behin eskaera orria aurkeztuta, udal teknikaria harremanetan jarriko da hitzordu bat lotzeko. Bertan beharrezkoak diren azalpenak emango ditu eta erabiltzaileari parte hartzeko materialak banatuko dizkio.

Modelo solicitud compostaje comunitario

Auzo konpostaje guneen jarraipen txostenak eta analitiken emaitzak

Memoria 2018 compostaje comunitario frontón

Informe compostaje comunitario Askarrio

Analitica BIO Askarrio

analitica FQ Askarrio

PUNTU BERDE MUGIKORRA

Zerbitzu honen helburu nagusia Arabako Lurralde Historikoan etxeko hondakin bereziak biltzeko Puntu Berde Mugikorraren zerbitzua ematea da. Biltzen diren hondakinak:

  • Tamaina ertain/txikiko hondakin berrerabilgarriak; beraz, BIGARREN BIZITZA proiektuan erabil ditzakete.
  • Aerosolak produktuarekin
• Sukaldeko eta motor olioa
  • Bateriak (nikel-kadmio, berun, litio ioi…)
  • Bonbillak eta fluoreszenteak
  • Tonerrak eta hondakin informatikoak
  • Bideo zintak, kaseteak, CDak eta DVDak
  • Aerosol ontziak hutsik
  • Nekazaritzako eta abeltzaintzako produktuen ontziak
  • Etxeko hondakin arriskutsuen ontziak (garbiketa-produktuak…)
  • Jostailuak
  • Pneumatikoak (1,20m baino gutxiagoko diametroa)
  • Tamaina txikiko metal eta zurezko tresnak
  • Botoi-pilak, pila alkalinoak, eta grafito-pilak tamaina desberdinetakoak
  • Pinturak, bernizak eta disolbatzaileak (halogenatuak eta ez halogenatuak)
  • Iraungita dauden landare-osasunarentzako produktuak
  • Erradiografiak
  • Hondakin elektriko eta elektronikoak (etxetresna elektriko txikiak)
  • Hondakin informatikoak (ordenagailuak, teklatuak,…)
  • Etxeko hondakin arriskutsuak (garbiketa-produktuak…)
  • Arropak, oinetakoak, oihalak…

Egutegia eta ordutegia

Mugikorreko puntu berdeen egutegia Gorbeialdea 2019ko bigarren seihilekoa

Baimendutako Erabiltzileak

Norbanakoak eta enpresa txikiak bakarrik. Enpresen kasuan, mugatuta daude (*).
(kamioian sartzen diren kantitateetara mugatu behar dute)
*Enpresa txikiek beren ekoizte prozesuaren ondorioz sortzen EZ diren hondakinak bakarrik utz ditzakete; izan ere, prozesu horren ondoriozkoak baimendutako kudeatzaileen bitartez kudeatu behar dituzte, ingurumen arloko araudia betez. Adib.: autoen tailer batek bonbillak utzi ahal izango ditu; pneumatikoak, ordea, ez. Era berean, elektrikari batek pneumatikoak utz ditzake baina bonbillak, aldiz, ez.

Arabako Foru Aldundiak zerbitzua eguneratu ahal du. Argibide gehiago lortzeko, begiratu web orria araba.eus

BESTELAKO HONDAKINEN BILKETA

Gorbeiako Inguruen Zabor Partzuergoak bolumen handiko edota tipologiagatik ohiko kontenedoreetan onartzen ez diren hondakinak jasotzeko doako zerbitzua eskaintzen du.

Erabiltzaileak doako zerbitzu hau eskatu beharko du 945 29 03 90 telefonora deituz. Bertan hondakina jasotzeko argibideak emango zaizkio.

Zerbitzu honen bidez jasotzen diren hondakin motak hauek dira:
– Tamaina handiko hondakinak: altzariak, mahaiak, koltxoiak, somierrak, etab.
– RAEEak: aparatu elektriko eta elektronikoak.
– Mota guztietako etxetresna elektrikoak.

Bilketa hileko bigarren eta laugarren asteazkenetan egiten da.

ZER DIRA RAEEak ?
RAEEak aparatu elektriko zein elektronikoen hondakinak dira, materialak, trikimainak zein azpimultzoak.

GOGOAN IZAN: Pilak, bateriak edota korronte elektrikoa behar duten aparatuak tresna ELEKTRIKO edo ELEKTRONIKOAK dira. Aparatu hauek deuseztatzen ditugunean, RAEE bilakatzen dira. Mota honetako hondakinak zerbitzu honen bidez jasoko dira.

HONDAKINEN BEHATOKIA (AFA)

Hiri Hondakinen Behatokia hiri hondakinen kudeaketaren inguruko alderdi guztiak koordinatzeko eta haien etengabeko jarraipena egiteko tresna da. Behatoki honen bitartez Arabako Lurralde Historikoan hondakinak sortzeari eta kudeatzeari buruzko informazioa biltzen da, eta urteroko txostenak argitaratu.

Ondorengo estekan Hondakinen Behatokiak argitaratutako informazio eta txosten guztiak kontsultatu daitezke:
Hiri Hondakinen Behatokia