Udalak lehiaketako kirol federatua eta eskola kirolaren dirulaguntzak eskatzeko epea zabaldu du. Eskaerak egiteko epea maiatzaren 22an bukatuko da.

Dirulaguntza hauen onuradudunak helbide soziala Urkabustaizen duten irabazi asmorik gabeko elkarte edo kirol talde publiko zein pribatuak izango dira.

Diruz lagunduko dira kirol denboraldian sortutako gastuak, entrenatzaileenak, arbitroenak, zelai edo lokalaren mantenimendua, botikina, eta materiala.

Eskaera orria eta dokumentazioa Udaletxean aurkeztu beharko dira.

Informazio gehiago hemen.