Urkabustaizko elkarteendako dirulaguntzen deialdiaren berri eman berri da. ALHAOn ere kontsulta daiteke.

Honako partida hauek onartu dira:

Udalaren dirulaguntzak Administrazio Batzarrei, 2023an herrietan azpiegitura eta hobekuntza lanak egin ditzaten. 37.000 euroko aurrekontua du.

Udal dirulaguntzak 2023-2024 ikasturtean euskara ikasteko beketarako. Aurrekontua 3.000 eurokoa da. Eskabideak aurkezteko azken eguna 2024ko urriaren 30a izango da.

2023-2024 denboraldian Lehia Kirola, Kirol Federatua eta Eskola Kirola antolatzeko elkarteendako dirulaguntzak. Eskabideak aurkezteko azken eguna ALHAOn argitaratzen denetik hilabete batekoa izango da. Aurrekontua 13.000 eurokoa da.

2024ko ekitaldian kultura, kirol, gizarte eta euskara programak antolatzeko kultura elkarteendako dirulaguntzak. Eskabideak aurkezteko azken eguna ALHAOn argitaratzen denetik hilabetekoa izango da. 25.000 euroko aurrekontua du.