Otsailaren 6an, ostirala, Izarrako Kultura Etxean “Bide Berriak. Elikadura Burujabetza Euskal Herrian” dokumentalaren emanaldia izango da.
Ondoren, solasaldi interesgarri bat egingo da dokumentalean parte hartutako pertsona batzuekin: Unai Aranguren (via campesina mugimenduko kidea) eta Iñigo Larizgoitia “Txato” (baserritarra eta EHNE Bizkaiako kidea).
Bide Berriak dokuemtala, Bizilur eta EHNE Bizkaiak elkarlanean grabatutako lana da.
Dokumentalak, gaur egungo elikadura eredua eta nekazal elikagaien ekoizpen eredua bezalako gaiak jorratzen ditu.
Euskal Herrian martxan dauden elikadura burujabetzaren aldeko esperientziak adierazten dira, protagonisten eskutik. Esperientzi eta alternatiba ezberdinen bidez, protegonistek landa mundu justuago, duinago eta jasangarriago baten aldeko ikuspuntua azaltzen dute.
Trailerraren linka: https://www.youtube.com/watch?v=IF6vmMlfo1s
Animatu eta parte hartu!