Lan eta Jolas elkarteak loreontziak egiteko makrame ikastaroa antolatu du. Larunbat honetan, otsailak 24, egingo da, 17:00etan, kultura etxean, eta hiru orduko iraupena izango du.

Matrikula 10 eurokoa da (5 eurokoa Lan eta Jolas-eko bazkideentzat). Gainera, materiala (ontzi eta landarea, barne) eskuratzeko, 10 euro ordaindu beharko dira.

Ikastaroa helduei zuzenduta dago, eta izenematea otsailaren 20an bukatuko da.

Idatzi dekorapilo@gmail.com helbidera eta egin ordainketa hemen: (Lan eta Jolas) ES10 2095 3224 2410 9002 6278