Ostiral honetan, urriak 7, ‘Urkabustaiz, allende el monte’ liburua aurkeztuko da Lola Enean 19:00etan.

Udalerriaren historia sakon errepasatzen duen liburu mardul hau Isabel Montes Amuriza ‘Azaola’-k idatzi du; eta egileak aurkezpenean liburuari eta udalerriari buruzko detaile bereziak azalduko ditu.

Liburua Urkabustaizko Udalak eta Arabako Foru Aldundiak argitaratu dute.