Asteazken honetan, martxoak 6, Osasun Sistema Publikoaren aldeko Gorbeialdeko Herri Plataformaren Asanblada egingo da Murgiako txokoan, 17:30ean. Herritar guztiei zabalik dago informatzera zein parte hartzera etor daitezen.

Gainera, horren ostean, osasun sistema publikoari buruz hizketaldi irekia izango da, Gopegiko kultura etxean, 19:00etan. Hitza hartuko dute Mati Iturraldek (mediku jubilatua) zein Itziar Albainak eta Estibaliz Gilek (familia medikuak) eta bertaratutako edozeinek.

Bi ekimenak Kukuso Taldeak antolatu ditu.