Helburua:

LGTBI pertsonen eguneroko bizitzan dagoen errealitate anitzaren ikusgaitasuna sustatzea, aske bizitzeagatik eta euren sexu-orientazioa edota genero-identitatea agertzeagatik paira dezaketen edozein motatako bazterkeria ekiditeko. Gizartean aniztasunarekiko eta bizimodu desberdinekiko errespetua bultzatu nahi da.

Horretarako Yogurinha Borova artistaren laguntza izango dugu, izan ere, bere Sentipenak Askatu abestia Festibalaren oinarria izango baita.

 

Sentipenak Askatu Festibalaren oinarriak

Bidal iezaguzu bideo labur bat, gehienez minutu batekoa eta horizontalean grabatutakoa, Yogurinha Borovaren Sentipenak Askatu abestia oinarri hartuta. Bideoan, dantzatu, abestu, playbacka egin, tik tok erabaili… edo bururatzen zaizuna egin dezakezu, irudimena askatu!

  1. Parte hartzeko jarraitu sareetan TwiterFaceboookInstagram Etiketatu #LAIAplazara zure bideoa edo bidali laiaplazara@laiaeskola.eus helbidera edo WhatsApp / Telegram bidez: 600 771 183 ekainak 23 arte.
  2. Parte hartzen duzuenon artean Sentipenak Askatu kamisetak zozkatuko dira eta Yogurinha Borovarekin solasteko aukera izango duzue. Bideo bakoitzari zenbaki bat egokituko zaio kamiseten zozketarako.
  3. Parte hartzaileak adin guztietakoak izan daitezke, banaka, taldeka edo familian. Adingaberik balego jasotako baimen orria beteta bidali iezaiguzu aipatutako helbideetara zuen bideoekin batera.

Bideo guztiak LAIAplazaran publikatuko dira.

Bidalketak egiteko epe-muga ekainak 23.