Igande honetan, martxoak 17, Korrikaren jai handia egingo da. 11:00etan puzgarriak; 12:00etan talo tailerra; eta 13:00etan Korrika Txikia eta Dantza Txikia. Ekintza guzti hauek plazan eta frontoian egingo dira.

Horren ostean, herri bazkaria izango da Beheko Iturrin. Txartelak frontoian eskuratu behar dira martxoaren 13a aurretik. Helduek 8 euro ordainduko dituzte; eta adin txikikoek 5 euro.

Eguna bukatzeko, dantzak izango dira plazan.

Ongi etorri Korrika!