Igande honetan, apirilak 10, antzerkia bueltan izango da Urkabustaizen.

Tanttaka Teatro taldeak ‘Ameriketako bidaia’ lana antzeztuko du Izarrako kultura etxean 18:30ean.

Antzezlana gazte eta helduei zuzenduta dago, eta hiru hizkuntzatan antzeztuko da.

Patxo Telleriak idatzita eta Mireia Gabilondo zuzendari duela, AEBetara bidaiatuko duten bi nerabeen istorioa kontatzen du; han biziko dituzten pasarte gazi eta gozoak.

Sarrera, 5 eurotakoa, ohiko kanaletan eskuratu ahal izango da.