Urkabustaizko Aisialdi Taldeak Aste Santuko egunetan, apirilaren 2tik 5era, egonaldia antolatu du Balmasedan, ‘Aisialdia euskaraz!’ programaren baitan.

2007 eta 2011 urteen artean jaiotakoei zuzenduta dago, eta matrikula 100 eurokoa da.

Interesa dutenek galdetegia bete behar dute QRaren bitartez. Eta behin Oka jasota, ordainketa egin.

Izena emateko azken eguna martxoaren 17a da.

Informazio gehiago eskuratzeko, idatzi urkaisialditaldea@gmail.com e-posta helbidera.