Asteburu honetatik aurrera, izena eman duten pertsonek ortu ekologikoekin gozatzeko aukera izango dute.

Behin baratzezaintza ekologikoko ikastaroa amaituta, joan den ostiralean, martxoaren 14an, ortuen zozketa egin zen udaletxeko bilkura aretoan. Izena eman duten zenbait pertsona bertaratu ziren zozketara, eta gainontzekoei pertsonalki eman zitzaien zozketan suertatutako emaitzaren berri.

Orain, lan egiteko, ikasteko eta ortu ekologikoaz gozatzeko unea iritsi da.

Animo guztioi!