Urkabustaizko Musika Eskolako orain arteko administrari laguntzailearen erretiroa dela eta, musika eskolarekin lotutako administrazio lanak Udalak kudeatuko d itu zuzenean. Aldaketa honek ez du eragingo erabiltzaileek jasotzen dituzten zerbitzuetan, ezta horien kalitatean.

Erabiltzaileei jakinarazpenak orain arte bezala egingo zaizkie: urkaume@gmail.com e-posta helbidearen bitartez, 686 055482 whatsapp zenbakiaren bidez (goizeko ordutegian) zein Udaletxean 09:00etatik 14:00etara.

Kuoten bilketa kudeatzeko prozesuari dagokionez, ordainketa helbideratuak hilaren azken egun baliodunean zordunduko dira (eta ez 24an, orain arte bezala).

Banku helbideratzea egina ez duten eta transferentzia bidez ordainketak egiten dituzten langileek hileko azken egun baliodunean ordaindu beharko dute dagokien kuota.
Ordainagiria bueltatu edo transferentzia denboran egiten ez bada, ohartarazpen e-posta bidaliko da. Une horretatik aurrera, 5 egun baliodun izango dira zorra kitatzeko.