Udalak Osakidetzari dirulaguntza eskatu dio horiei ekiteko.

Iaz egin zuen bezala, Udalak hobekuntza lanak egin nahi ditu anbulatorioan. 2023an, instalazioak margotu, altzariak berritu eta leiho berriak ireki ziren, eremu komunetako aireztapena errazteko. Obra horiek, hein handi batean, Osakidetzak finantzatu zituen.

Oraingo honetan, Udalak medikuaren eta erizainaren espazioa handitzea aurreikusten du, baita komunak egokitzea ere, irisgarriak izan daitezen.

Horrela, erreforma-planaren berri eman dio Osakidetzari, eta dirulaguntza eskatu du, erantzunaren zain.

Hobekuntza obren aurrekontua 35.050 eurokoa da.