Igande honetan, urria 30, Urkabustaizko XII. Nekazaritza eta Abeltzaintza Azoka dela-eta, Renfe-ren geltokiaren eta okindegiaren arteko La Estación kaleko ibilgailuen zirkulazioa itxita egongo da 07:30etik 16:00etara.

Hala, kale eta ordutegi horretan bertako bizilagunak ezingo dira ibilgailuetan garaje eta aparkalekuetatik ibili.

Udalak sortutako eragozpenengatik barkamena eskatzen die herritarrei, baina azokara joango direnen segurtasuna bermatzeko hartu ditu neurri horiek.