Hitzarmen honen helburua da idatziz jasotzea zeintzuk diren Udalak ezarritako zereginak gauzatzeko laguntza tekniko edo materialeko zerbitzuak emateko Gorbeialdeko Kuadrillari egindako esleipenaren baldintzak.

Esleipenarekin ez da aldatu alor horretan Udalari dagozkion eskumenen titulartasuna.

Gorbeialdeko Kuadrillak honako konpromisoak hartu ditu: hitzarmen honen xede diren zerbitzuak finantzatzen laguntzeko beharrezko dirulaguntzak izapidetzea; eta hitzarmena betetzeko kontratazioak egitea, besteak beste.

Eta Udalak Gorbeialdeko Kuadrillari ordaindu beharko dio beste erakundeek diruz lagunduko ez duten zerbitzuen prestazioaren kostua.