Berrerabilguneak, objektuei bigarren bizitza bat emateko trukean oinarrituta dagoenak, Instagram kontua estreinatu du. Eta, bertan, zerbitzura eramandako objektuak ikuskatu ditzakezue.

Jakingo duzuen bezala, Larrazkueta kaleko 7. zenbakian kokatutako zerbitzura erabiltzen ez ditugun gauzak eraman daitezke, eta/edo erabilgarriak izan daitezkeen gauzak hartu daitezke, inolako diru truke gabe.

Dena dela, Instagram kontuan ez dira eskuragarri dauden objektu guztiak erakutsi. Hortaz, hobe izango duzue bertaratzea astelehen eta asteazkenetan 17:00etatik 19:00etara edo ostiraletan 11:30etik 13:30era.