Teknika: Mahaiko Txontxongiloak
Sorterriko arriskuak atzean utzita, Koton familia hirira abiatuko da bizitza eta aukera berrien bila. Hiriko teilatu, argien eta lantegiko makina eta oihalen artean, amak eta bi alabek abentura berriak eta arrisku ezezagunak biziko dituzte. Baina, oraingoan, ez daude bakarrik eta gogor ekingo diote zoriontsu izateko nahiari.
ZERGATIK KOTONDARRAK?
Mende hasierako ehungintza industrian emakumeek izandako langile borroketan inspiratuta, “Kotondarrak” ideia jaio zen. Industria-iraultza betean, familia baten begiradaren bidez iruditegi bisual bat sortu dugu, industrializazioaren etorreraz hitz egitea erabaki dugu, hirietarako exodoa, fabrikaren gogortasuna… baina emakume haien ereduaz ere hitz egin nahi dugu, elkarrekin arituz bizitza duinak lor zitzaketela ulertu baitzuten.
Beti bezala, publiko txikienari kontzeptu “helduak” itzultzeko, titere-antzerkiak sorkuntzarako iruditegi, estetika eta antzerki kode berriak eskeintzen dizkigu. Azken finean, istorioak emozioen bidez bidaiatzen dutelako, eta emozioek ez dutelako adinik.
FITXA ARTISTIKOA
JATORRIZKO IDEIA Miren Larrea ZUZENDARITZA Iván Alonso AKTORE-MANIPULATZAILEAK Miren Larrea, Valentina Raposo / Maren Basterretxea MUSIKA ORIGINAL ETA BERTSIOAK Fran Lasuen KANTU – HITZAK Miren Amuriz ARGIZTAPEN DISEINUA Ion Chávez ESZENOGRAFIA Iñaki Ziarrusta (ATX teatroa)
JANTZIEN DISEINUA Betitxe Saitua PANPINEN SORKUNTZA Valentina Raposo
ATREZZOA Javi Tirado KARTELA / ESKU-ORRIA Maite Gurrutxaga
IKUS-ENTZUNEZKO ERREGISTROA Itxaso Diaz ARGAZKILARIA Txelu Angoitia
Hizkuntza: Euskara
Iraupena: 50 minutu
Adin tarde egokia: publico orokorra, +5
Sarrera.- 5 €
Erreserba egiteko eta ordainketa kultur etxean.
https://entradium.com/es/events/txotxongiloak-teatro-marionetas-kotondarrak-anita-maravillas
Ane Gebarak eta Josune Vélez de Mendizabalek antzeztutako lana. Gazte Sortzaileak 2019 dealdiaren baitan garatuta.
Zuzendaria: Jason Guerra
Publikoa: helduak eta gazteak
Sinopsia: Bi neska eta sekretu bat. Beste hirugarren bat ere badago, hilda. Garaiz heltzen ez den pertsonaia bat ere bai. Non ote dago? Zertan ari ote da? Harreman guztiek dute alde ezkutu bat.
ADI: SARRERA 5 € DIRA. HEMEN ERRESERBATU BEHAR DA, ETA EGUNEAN BERTAN TAKILLAN ORDAINDU.
Txapelketa binaka jokatuko dute aurten Arabako bertsolariek, eta larunbat honetan (apirilak 17) izango da lehenengo kanporaketa, Izarran, Urkabustaizko Kultur Etxean.
Kantuan :
- Iñaki Viñaspre eta Unai Anda
- Xabi Igoa eta Felipe Zelaieta
- Xabier Antia eta Andere Arriolabengoa
Saioari buruzko informazio guztia, HEMEN
Sarrerak erosteko, HEMEN
Demode Quartet lau pertsonaia bitxik osatzen dute: Joli Pascualena, Mikel de la Fuente, Iker Huitzi eta David Rosco antzezleek eta Patxi Barco Esceneko gidoilari eta zuzendariak.
Lau ahots on horiek eta umore-sena nahastuz gero, lan dibertigarria eta dotorea lortzen da.
Sarrera erreserbatu eta kontzertuaren egunean leihatilan ordaindu.
Sarrera.- 5 €