Elkartegiak +55eko Kultura Gelak programaren baitan, hainbat ekintza antolatu dira apiril eta maiatzerako.

Apirilaren 11 eta 25ean (biak ostegunak) telefono mugikorraren oinarrizko erabilera, whatsapp, posta elektroniko eta sare sozialen inguruko tailerra egingo da 17:30etik 20:30era kultura etxean.

Hilaren 18an, osteguna, Caritas-en Nagusien taldeko hileroko batzarra egingo da 16:30etik 18:30era kultura gelan (farmazia ondoan).

Gogoratu ekintzetara herrietatik mugitzeko taxi zerbitzua izango dela. Horretarako ezinbestekoa da egun bat lehenago abisatzea. Kontaktua: Aitor Zubiaurre 627 411127.

Bestalde, maiatzerako beste hainbat ekintza antolatu dira: xaboi ekologikoen tailerra, geopolitikari buruzko hitzaldia, Urkabustaizko Musika Eskolaren entzunaldia eta beste.