Zabaldu da 2024-25 ikasturterako haurren apirileko izenemate aldia, apirilaren 22tik maiatzaren 10era, biak barne, online zein modu presentzialean.

2023 eta 2024 urteetan jaiotako haurren guraso edo legezko tutoreek  plaza eska dezakete.

a) Eskariak online / aurrez-aurre entregatzea: apirilaren 22tik maiatzaren 10era.
b) Behin-behineko zerrendak argitaratzea: ekainaren 10ean.
c) Erreklamazio eta subsanazio epea: ekainaren 10etik 14ra.
d) Eskaerari uko egitea: ekainaren 14ra arte.
e) Behin betiko zerrendak argitaratzea: uztailaren 1ean.

Haurren hasiera-data haurreskolan: irailaren 5a.

Eman izena hemen.