Gabonak garai egokia dira jolasean aritzeko, denok dakigu hori. Baina zer gertatzen da betiko jolasez gure umeak aspertzen direnean? Edo soka-saltoan aritzeko kantak bakarrik gaztelaniaz dakizkigunean? Edo jolas berriak ikasi eta irakatsi nahi ditugunean?

Halako arazoei era ludikoan aurre egiteko, Zuiako Kuadrillak Abestu eta jolastu euskaraz ikastaroa antolatu du, Izarran, Kultur Etxean, abenduaren 21 eta 28an. Urtxintxa begirale eskolako kideek emango dute ikastaroa. Interesa duen orori dago zuzendua. Hala ere, begiralea, hezitzailea, irakaslea edo gurasoa bazara, agian gehiago interesatuko zaizu…
Eman izena Urkabustaizko liburutegian, edo euskara@cuadrillazuia.com helbidera mezu bat bidalita, abenduaren 19a baino lehen.
Informazio gehiago: