Lehen eleberriarekin arrakasta handia lortu zuen idazlea da Carlos, baina azken boladan ez du lortzen inspiraziorik ezta irakurleen babesik ere. Argitaratzailea (Koldo) eta emaztea (Mira) Carlosen jarrera aldatzen ahaleginduko dira; izan ere, idazketatik urrundu da eta Play Station-arekin jolastu besterik ez du nahi.

Carlos ziur dago bere lana balioesteko modu bakarra bera hilda egotea dela. Gogoeta hori Koldorekin partekatu ondoren, istripu bat izango du eta hiltzat emango dute. Hil ostean, gorazarreak, sariak, berrargitalpenak eta salmentak bata bestearen atzetik datoz, Koldoren eta Miraren mesederako.

Hilabete geroago Carlos berriro agertuko da, eta emaztea eta argitaratzailea harrituta utziko ditu; izan ere, zoriontsu dira biak Carlosen literatura-lanen ospearekin. Hala, hiruren artean erabakiko dute Carlos jendaurreko bizimodutik ezkutatzea, baina… zenbat iraungo du iruzurrak?

Zer egiteko prest egongo zinateke arrakasta lortzeko? Hiltzeko gai izango al zinateke?

FITXATEKNIKOA

  • Egilea: Teresa Calo
  • Zuzendaritza: Gorka Mínguez, Teresa Calo
  • Antzezleak: Lola Baldrich, Diego Pérez, Gorka Mínguez
  • Eszenografia: Gorka Mínguez
  • Ekoizpena: Erre Produkzioak
  • Iraupena: 80 minutu