Urkabustaizeko igerileku denboraldia ekainaren 18an hasiko da aurten. Igerilekuak 16: 00etan irekiko dituzte.

Covid-19k eragindako osasun-egoera dela eta, edukiera % 50ekoa izango da, eta, hori bermatzeko, auzotasun-irizpidea erabiliko da sasoiko abonua lortzeko, instalazioetara sartzeko beharrezkoa baita.

Udalak udal bandoa argitaratu du xehetasun guztiekin.

Denboraldiko abonua lortzeko, eskabidea deskargatu eta udaletxera bidali behar da (info@urkabustaiz.eus), dagokion kuotaren ordainagiriarekin batera. Ekainaren 10etik aurrera, abonuak udaletxean jaso ahal izango dira, 10: 00etatik 13: 00etara.

Igerilekuak abuztuaren 30era arte egongo dira zabalik.