Martxan jarri da Gorbeialdeko Kuadrillak antolatutako Kulturgura lehiaketaren XXVI. edizioa.

8 urtetik gorakoei zuzenduta dago eta pertsona bakoitzak behin bakarrik parte hartu hal izango du. Kuadrillako bulegoan edo udaletxetako baten entregatu beharko da; horretarako, azken eguna abenduaren 11 izango da.

Zozketan sartuko dira erantzun guztiak zuzenak dituzten galdetegiak. Zozketa abenduaren 15ean izango da eta saridunei jakinaraziko zaie.

Honako sariak banatuko dira:
-100 euroko bi bono kirol materialean gastatzeko.
-100 euroko bi bono liburudenda batean gastatzeko.

Erantzunak zuzenak Kuadrillaren webgunean emango dira argitara.