Gorbeialdeko Kuadrillak urteroko argazki lehiaketa jarri du martxan -dagoeneko XXIII.a da- irudi onenekin Kuadrillako horma egutegia hornitzeko.

Lanak aurkezteko epea urriaren 22an bukatuko da, eta gaia librea da.Hala ere, ezinbestez argazki guztiak Kuadrillako udalerrietakoren batean eginako izan behar dute; hala nola, Aramaion, Arratzua-Ubarrundian, Legution, Urkabustaizen, Zigoitian edo Zuian. Era berean, argazkiak horizontalak izan beharko dira 2026ko egutegian jartzeko.

Parte hartzaile bakoitzak gehienez hiru argazki aurkeztu ahal izango ditu, eta horretarako argazkiak@gorbeialdea.eus e-posta elektronikoa erabili beharko du.

Aukeratutako argazkiek, egutegian argitaratuak izateaz gain, Kuadrillako negozioetan gastatzeko 14 sari jasoko dituzte: 150 euroko lehen saria, udalerri bakoitzak emango dituen 1. eta 2. sariak (100 eta 75 eurokoak hurrenez hurren) eta 100 euroko Gorbeia Experience saria.

Informazio gehiago hemen.

Zalantzarik izanez gero, 945 430167 telefono zenbakira deitu 08:30 eta 14:30 bitartean.