Saharako Haurren Harrera Familien Elkarteak (Afanis), Vitoria-Gasteizko Udalarekin eta Arabako Foru Aldundiarekin lankidetzan antolatutako Oporrak Bakean egitarauaren helburua da errefuxiatuen kanpalekuetan bizi diren haur sahararrek udako bi hilabeteak Arabako familia batekin igaro dezaten ahalbidetzea. Egitasmo horri esker, bestelako errealitate bat ezagutzeko aukera izateaz gain, egonaldian zehar, medikuen azterketak jaso eta elikadura orekatua izaten dute haur horiek.

Bestalde, euskal gizartea Saharako Herriaren eta Mendebaldeko Sahararen egoeraren inguruan sentsibilizatzea ere helburuetako bat da; horrela, bi kulturen arteko hurbilpena sustatzeko eta bultzatzeko.