Osasun mental eta generoari buruzko tailerra egingo da martxoaren 6an, apirilaren 10ean eta maiatzaren 8an kultura etxean, 18:00etatik 19:0e0etara gaztelaniaz.

Tailerra Estereotipak elkarteko Irene Berta Santa Agullok gidatuko du eta plaza kopurua mugatua da. Izena emateko, idatzi estereotipak@gmail.com e-posta helbidera.

Dinamikak erantzuna eman nahi die honako galderei: Nire bizitzan eragiten dute genero estereotipoek? eta Nola eragiten dute nire osasun mentalean dimentsio pertsonalean, pertsonen arteakoan eta sozialean?

Elkar entzute eta errespetu giroan, norberaren estereotipoak identifikatu, zure osasunaren alor desberdinetan duten eraginarekin lotu, eta estereotipoetatik at dauden bizipen osasuntsuak berreskuratuko dira.