Badira jada urte batzuk Urkabustaizen  “Bularretik Mintzora” proiektua jarri dugula martxan. “Bularretik Mintzora”, irakurtzeko zaletasuna sustatzeko kanpaina bat da, Galtzagorri Elkarteak bultzatua. Gure kasuan, Urkabustaizko Udalak eta liburutegiak, Arabako Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak ere hartzen dute parte proiektuan.

Egitasmoaren asmoa da irakurketa ohiturak bultzatzea etxean, eskolan eta Liburutegian. Gure iritzian, gurasoak eta irakasleak zarete haurrak eta liburuen arteko bitartekari berezi eta egokienak. Eskolan egitarau bat dago martxan, orain dela urte batzuk, eta zuei ere formazioan parte hartzeko beste aukera batzuk eskaini nahi dizkizuegu.

Oraingo honetan, Yolanda Arrieta idazlearen eskutik burutuko dugun lantegian parte hartzera gonbidatzen zaituztegu, urriaren 23 eta 30ean. Hemen klik eginda jaitsi dezakezu izen emate orria. Gustuko baduzu, hau bete eta Liburutegira eraman.

Ekimen hau eta aurrerantzean eskainiko dizkizugunak zuen gustukoak izatea espero dugu. Jaso gure agurrik beroena.

 “ZER EGIN LIBURUEKIN. KONTU KONTARI” IKASTAROA

 

IRAKASLEA: Yolanda Arrieta

DATA: urriak 23 eta 30

ORDUA: arratsaldeko 17:30etatik 19:30etara

LEKUA: Urkabustaizko kultur etxeko hitzaldi gela

EDUKIAK:

Irakurketa ozena

Poesia pixka bat

Bat-bateko kontaketak

Liburu bila bibliotekan

Ikastaroa dohainik eta euskaraz izango da.

 Izena emateko azken eguna:

Urriaren 18a, ostirala