Irailaren 25ean, igandea, egingo den Azoka Txikiaren baitan, hainbat ekintza paralelo antolatu dira herritarrak sentsibilizatzeko asmoz.

Antolatutako ekintzetako bat da baratze ekologiko bertikalen tailerra, Alluitz Natura taldeak gidatuko duena, eta Udaletxeko plazan egingo da 11:30 eta 13:30 artean.

Tailerraren helburua da baratze ekologikoa sormenetik etxera hurbiltzea birziklatutako materialak erabiliz.