Lan eta Jolas elkarteak joskuntza tailer partehartzailea antolatu du elkarrekin bandera erraldoi bat mezu feministekin egiteko.

Martxoaren 1ean, ostirala, egingo da kultura etxean, 17:00etatik 20:00etara. Doan izango da eta Harilka Gasteizen eta Caosturak gidatuko dute.

Josteko materiala, erretelak eta josteko makina batzuk izango dira, baina aukera dago etxetik ere eramateko.

A, eta ez da beharrezkoa jozten jakitea, mozteko, margotzeko eta montaia egiteko ere eskuak beharko dira!

Izena emateko, idatzi lanetajolas@gmail.com e-posta helbidera.