Ekainaren 21ean Urkabustaiz Bira-ren bigarren edizioa jokatuko da, zeinek helburua daukan kirolaz eta ingurumenaz gozatu eta udalerriko herriak batzeko.

Izenematea ekainaren 13a aurretik egin beharko da Udaletxean edo hemen. 18 urtetik gorakoek 10 euro ordaindu beharko dituzte; eta 5 eta 18 urte artean dituztenek, 5 euro.

Hala ere, probaren egun berean ere izena eman ahal izango da, baina prezioak aldatuko dira: 15 euro helduek; eta 8 euro adin txikikoek.

Hiru ibilbide mota daude: motza, 9 km.takoa, 10:30ean irtengo dena; ertaina, 23 km.takoa, 09:00etan; eta luzea, 35 km.takoa, 07:00etan.