Urduñako Udalak hainbat dibulgazio-jarduera antolatu ditu, turismo-bulegoak abian jarriko dituenak, inguruko natura- eta paisaia-aberastasuna ezagutarazteko.

Programazioan, alde batetik, Birding irteerak egingo dira, inguruko hegazti tipikoak ikusteko; eta, bestetik, zentzumenak pizteko ibilbide bat egingo da Shirin Yoku teknika japoniarraren bidez.

Programatutako ibilbideetako bik Urkabustaiz izango dute abiapuntu, zehazki irailaren 26ko eta urriaren 17ko irteerak.