Azken urteetan, lehengaien beharrak edo kontsumoak nabarmen egin du gora, eta, era berean, hondakin gehiago sortu dira, ekonomia linealeko sistema nagusia dela-eta. Materialak erauztea berez arazo bat da baliabide mugatuak dituen mundu batean; eta hondakinen tratamenduak eta kudeaketak, zeharka, berotegi-efektua eragiten duten gasak, gaur egungo larrialdi klimatikoaren egoera larriagotzen dutenak, noski.

Ekonomia zirkularrak sistema hori aldatzea proposatzen du, denboran iraunkorragoa izan dadin, eta garrantzi bera ematen die funtsezko hiru zutabeei: soziala, ekonomikoa eta ingurumenekoa. Ekoizpen-kateko prozesu guztiak sistema zikliko batean integratzen ditu. Sistema zikliko horretan, produktu bat sartzen denean, ahalik eta denborarik luzeenean mantentzen da, hondakin bihurtu baino lehen. Horrela, objektuen bizitza erabilgarria luzatzen da, beharrezko baliabideen eta hondakinen kopurua murrizten da, eta, azken batean, klima-aldaketa arintzen laguntzen du.

Urkabustaizko Udala jakitun da klima-aldaketa dela gizarte gisa aurre egin behar diogun erronkarik handiena, eta hainbat esparrutatik hartu beharreko neurriak lehenbailehen martxan jarri behar direla. Neurri horietako bat da bigarren eskuko lokal baten proiektua abian jartzea, objektuak berrerabiltzea eta konpontzea balioan jartzeko; horrela ekonomia zirkularra eta kontsumoa eta hondakinak murriztea sustatuz.

Informazio eta partaidetza bilera bat egingo da, eta bertan azalduko da lokalak nola funtzionatuko duen. Bertaratzen direnen ekarpenak ere jasoko dira. Proiektuari forma eman eta udalerriaren errealitatera eta beharretara guztion artean egokitzeko gunea.

Lekua: Udal Liburutegia.
Data: Martxoak 14.
Ordua: 18:30.