Gorbeialdeko Kuadrillak urteroko deialdia jarri du martxan, eskualdeko mintzalagun taldean parte hartzeko. Mintzapoza zer den ezagutu nahi duzu? Hementxe duzu aukera!
Mintzalagun taldeak maiztasun finkoarekin elkartzen diren hiztun taldeak dira. Helburu komun bat dute: euskaraz aritzea, lagun-giroan, eta, horrela, bakoitzaren ahozko euskara hobetzea Mintzapraktika aukera paregabea da euskaraz gehiago aritu nahi dugunontzat. Mintzalagun egitasmoak ez baitira soilik euskara ikasten dabiltzanentzat!
Urrian zehar izango du, hala nahi duenak, izena emateko aukera. Horretarako, deskargatu eta bete DIPTIKOA eta bidali gorbeialdea@mintzalaguna.org edo euskara@gorbeialdea.eus helbidera. Zure udalean ere entregatu dezakezu.
Aurtengo berrikuntza: GURASOLAGUN TALDEAK
Aurten, ordea, proposamen berri bat ere badu mintzalagun programak: GURASOLAGUN TALDEAK, hain zuzen ere. Gurasolagun taldeak, azken finean, mintzalagun taldeak dira, baina partaideek bereizgarri bat dute: gurasoak dira elkartzen direnak, beren umeekin. Beraz, familian egiten diren mintzalagun taldeak dira.
Gurasolagun taldeetan izena emateko modua, mintzalagun taldeetako berbera da, diptikoa beteta. Bertan izango duzu aukera gurasolagun taldeetan parte hartu nahi duzula esateko.
Gainera, lagun berezi batzuren gonbidapena ere iritsi zaigu, gurasolagun taldeetan parte hartzeko… Egin klik hemen, eta ikusiko duzu!!