Sistema Patriarkala patriarkatua oinarri duen jerndartea antolatzeko era bat da. Patriarkatua familia-ereduan du bere jatorria, aita familiako jefea da eta beraz, familiako autoritatea eta ondarearen jabea, seme-alabak, emaztea eta ondasunak barne.

Familia-eredu horrek jendartea antolatzeko eredu berdina izan da, urtez-urte mantendu egin dena. Hau horrela, patriarkatua zapalkuntza-dispositibo bat da, gizona emakumea baino giza garapen-eskala handiagoan jartzen duena eta, hierarkia horretan oinarrituta, munduan lanaren banaketa eta aberastasunen banaketa antolatzen ditu. Patriarkatua berrikuntzetara eta garai berrietara moldatu egiten da bere arauak mantentzeko, estrategia berrien bidez eredu tradizionalak mantenduz.

Emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren irudipen garai hauetan, non askoren arabera emakume eta gizonen arteko berdintasuna gaur egun guztiz erreala den, ona datu batzuk:

  • 3 emakumetik 1ek indarkeria fisikoa eta/edo sexuala pairatzen du mundu osoan.
  • Berrien  %46k genero-estereotipoak indartzen ditu.
  • Parlamentuetan % 22 emakumezko diputatuak baino ez daude, batez beste, mundu osoan.
  • Estatu- edo gobernu-buruen % 6,9 baino ez dira emakumeak.
  • Emakumeek gizonek baino % 24 gutxiago irabazten dute mundu osoan.
  • Gizonek etxeko lanetan ematen duten ordu bakoitzeko, emakumeek hiru ordu ematen dituzte.
  • Enpresetako goi-zuzendaritzako lanpostuen % 24 soilik dira emakumeak.
  • Herrialdeen % 43k soilik du aitatasun-baimenari buruzko legedi motaren bat.
  • Emakumeen % 30entzat lehen sexu-esperientzia behartua izan zen.
  • 4 milioi emakume baino gehiago esplotatzen dituzte sexualki mundu osoan.
  • Indarkeria matxista da emakumeen lehen heriotza-kausa munduan.

Jendartearen antolakuntza sistema gizon eta emakumeen artean dagoen ierarkian oinarritzen da. Ierarkia horrek gizon zuri eta heterosexualari ematen dio boterea mundua gobernatzeko.