Urkabustaizen, hain zuzen ere Estuñagako igoeraren hasieran, hamarkada asko direla hegaztien eraztunketa zientifikoa egiten duen zentro bat dago Aranzadi zientzia elkarteak kudeatzen duena.

Igande honetan, maiatzak 12, Hegazti Migratzaileen Munduko Egunean, hegaztien eta haien habitaten garrantzia nabarmentzeko helburuarekin Aranzadik Estatuan dituen eraztuntze guztietan ate irekiak egingo ditu, tartean Urkabustaizekoan. Ornitologoek bertaratzen diren guztiei eraztunak jartzen irakatsiko die jardunaldi honetan.

Ate irekien jardunaldi bat antolatu dute igande honetan, maiatzak 12, 09:00etatik 12:00etara. Sarrera doan da.

Eraztunketa zientifikoa hegaztiak aztertzeko markatze teknika bat da. Eraztun metaliko bat jartzen da, normalean aluminiozkoa edo altzairuzkoa, hegazti bizi baten hankan.
Hegazti espezieei eta haien populazioei buruzko informazioa ezagutzeko tresna baliagarria da, eta, horri esker, ikerketa eta kontserbazio programak garatu daitezke.