Lanbidek, lanik ez duten eta euren negozioa jartzeari ekin nahi dioten pertsonei zuzendutako laguntzak onetsi ditu.

Eskualde honetan eta Otxandioko udalerrian deialdia gauzatzeko Lanbideko erakunde laguntzailea Gorbeialdeko Kuadrilla da.

Laguntzak bi motatako ekintzailei zuzenduta daude eta kasu bakoitzean plaza mugatuak daude:

  • Ekintzaileak izan daitezkeen pertsonei zuzenduta, haien enpresa-ideia garatzen laguntzeko (plaza kopurua: 6)
  • Bideragarritasun plana eginda eta negozio-ideia definitua duten ekintzailei zuzenduta, hurrengo hilabetetan martxan jartzeko eta JEZn alta emateko ideia dutenei (plaza kopurua: 4).

Laguntza teknikoaz gain, ekintzaileek diru-laguntza lor dezakete Lanbidetik.

Honako herriren batean bizi bazara: Aramaion, Arratzua-Ubarraundian, Legution, Urkabustaizen, Zigoitin, Zuian edo Otxandion, edo udalerri horietan garatzeko proiektua baduzu, Zuiako Kuadrillan eska ditzakezu laguntzak.

Izena emateko epea otsailaren 12an bukatzen da.

https://www.gorbeialdekokuadrilla.eus/es/programa-de-ayuda-a-los-as-emprendedores-as-2020.html