Covid-19ak eragindako ezohiko egoeraren aurrean, Udala udalekuak antolatzeko aukerarik badagoen ala ez, eta, antolatzekotan, lege-neurri guztiak betetzeko nola egin behar litzatekeen aztetzen ari da.

Udala jakitun da hainbat familiak zailtasunak dituela familia-bizitza eta lan-bizitza bateratzeko, eta umeei aisialdi-eskaintza emateko beharra dagoela ere badaki. Horregatik, ahal duen guztia egingo du udako jarduerak eskaintzea posible egiteko, eta lehen bait lehen martxan jartzeko.