Asteburu honetan, azaroaren 8 eta 9an, hainbat antzezlan izango dira Antzokian eta Untzan.

Azaroaren 8an, larunbata, Ganso&Cía konpainiak ‘Muna’ antzezlana eskainiko du Antzokian 18:00etan. Lan hau 2 eta 6 urte arteko publikoari zuzenduta dago. Ez dauka testurik eta 3 urtetik beherakoek ez dute sarrera ordainduko. Sarrerak hemen eskuratu daitezke.

Eta azaroaren 9an, igandea, bi antzezlan eskainiko dira Untzako elizan 12:30etik aurrera: Proyecto Larrua konpainiak ‘Sangre y clorofila’ lana eskainiko du; eta Pez Limbo konpainiak, ‘Algo muy tocho’.