Historia beti idatzi dute irabazleek, eta normalean irabazle horiek gizon boteretsuak izan dira. Emakumeek garapen komunitarioan egindako ekarpenak ez dira testuliburuetan jaso, askotan merezi zuten balioa eta aintzatespena ere ez zaielako eman. Eta ez dugu ahaztu behar emakumeak, urte askotan norbaiten emaztea, arreba edo alaba izateagatik definituak izan direla.

Horregatik, ondare handia dugu erreskatatzeko eta ikusarazteko, hemengo eta hango emakumeek ere Historia egin dutelako, orain, kontatzea falta zaigu.

Urkabustaizko Udaleko Berdintasun Zerbitzuak komunitatearen eta jendartearen garapenari ekarpena egin dioten edo genero-rol eta -estereotipoak hautsi dituzten emakumeen zerrenda egin nahi du. Helburua Urkabustaizko, Arabako, Euskal Herriko eta munduko emakumeak identifikatzea da, merezi duten aitorpen soziala jaso dezaten.

Zein emakume bururatzen zaizkizu? Zure ustez, zergatik jaso beharko genuke proposatzen duzun izena?

Kultur Etxean, Okindegian eta Frontoian jarri ditugun hautestontzietan zure proposamenak utzi dizakezu zure kontaktuarekin batera, edo posta elektronikoz bidali: berdintasuna@gorbeialdea.eus