Urkabustaizko Udaleko EH Bilduko zinegotzi jardunetan sei urte eman ondoren, Iñigo Lopez de Santiagok zinegotzi akta utziko du. Urkabustaiz utzi eta Eskoziara joango da bizitzera. Horregatik guztiagatik, Udal Gobernuak eskerrak eman nahi dizkio Iñigori herriarentzat egin dituen lanengatik; lehenik eta behin, euskara, kultura eta kirol arloetan egindako ekarpenengatik, baina baita ere, Musika Eskolan egindako irakasle/kudeatzaile lanagatik.

Bere ekarpenak, lana eta irmotasuna funtsezkoak izan dira urte hauetan guztietan ekimenak ateratzeko, eta Urkabustaizko bizilagunok ekimen horietaz gozatu dugu.

Sei urte emankor hauengatik, mila esker bihotzetik eta laster arte!