Ia 40 umek hartu zuten parte  Lan eta Jolasek Aste Santuko oporretarako antolatutako jardueretan, apirilaren 5etik 9ra.

Haur Hezkuntzako 10 txikiek hainbat abentura dibertigarri bizi izan zituzten Kultur Etxean: munduko bazter ezberdinetara bidaiatzeko maletak prestatzea, txokolate-fabrika batean piruletak egitea, edo Ostuñora ibilaldi bat egitea, besteak beste.

Lehen Hezkuntzako 1. Mailatik 4. Mailarako zatian, 17 umek hartu zuten parte Sormen Tailerrean. Bertan, artearekin lotutako lan batzuk egin zituzten: kamisetak margotu, mural bat egin, buztinarekin lanean aritu…

10 urtetik gorako 12 gazteek aukera izan zuten kanpoaldeko hainbat jardueratan parte hartzeko: kobazuloetara bisita, Sobronerako txangoa, bizikletan ibilbide bat egitea, kirol-lehiaketak…