Abenduaren 3an izango da Euskararen Nazioarteko Eguna, eta Urkabustaizko Udalak eta Lan eta Jolas elkarteak, Urkabustaizko euskara lan-taldearen laguntzarekin, egitarau ederra prestatu dute hori dela eta.

Aste honetan izango da lehenengo hitzordua: Sara Fantovaren JONE, BATZUETAN filmaren emanaldiaz gozatzeko aukera izango dugu, azaroaren 19an, asteazkena, 18:30ean Urkabustaizko kultur etxean.

Hona hemen sinopsia:

Bilbo, abuztu bete-betea. Jone aitarekin eta ahizpa txikiarekin bizi da. Joneren aitak lana utzi behar izan du, parkinsonaren ondorioz. Aldi berean, Aste Nagusia hastear da eta Jone lehen aldiz maiteminduko da. Maitemintze horrek eragindako hilezkortasun-sentsazioaren eta aitak bere gaixotasuna zeharkatzeko duen modu bereziaren artean biziko du Jonek uda.

Filma jatorrizko bertsioan izango da, gaztelaniazko azpitituluekin.