Apirilaren 1ean jarri zen martxan “Irakurri, gozatu, oparitu” kanpaina Gorbeia inguruetako liburutegi guztietan. Beraz, Zuiako, Zigoitiko, Urkabustaizeko, Aramaioko edo Legutioko liburutegira joaten bazara, goian dagoen irudia ikusi ahal izango duzu. Zer esan nahi du horrek?

Erraz-erraza da:

– Liburutegira joan, eta euskarazko liburu bat hartu behar duzu maileguan
– Bueltan eramaten duzunean, fitxa bat bete (2 minututan egingo duzu)
– Trukean, % 35eko deskontu txartel bat jasoko duzu, euskarazko liburu bat erosteko

Ikusten duzu: euskaraz irakurtzeak saria dakar, apirilean eta maiatzean, Gorbeialdean. Aprobetxatu aukera!

Informazio gehiago:

 http://topagunea.eus/irakurri/