Bularretik mintzora proiektuak ibilbide luze samarra darama Urkabustaizen. Urtero urtero eskaintzen ditu proiektuan parte hartzeko aukera berriak, eta, aurten, 2014an, IRAKURKETA KLUB bat martxan jartzea erabaki dute.

Egitasmoaren helburua haurrengan irakurtzaletasuna piztea denez, horretaraxe bideratuta egongo da kluba ere. Asmoa da 3 urtetik 6 urtera dituzten umeak eta beraien gurasoak elkartzea, hilean behin, liburutegian. Bertan, liburuak elkarrekin irakurri, komentatu, liburu berriak ezagutu… eta ondo pasako dute. Ane Lapizondo izango da dinamizatzailea.
Beraz, 3 urtetik 6rako seme edo alabaren bat baduzu, aukera ederra da zuretzat. Martxoaren 26an, apirilaren 9an eta maiatzaren 7an (denak asteazkenak) izango dira saioak, 18:00etatik aurrera.
Izena emateko orria hemen jaitsi dezakezu, edo, bestela, liburutegira joan eta bertan hartu. Martxoaren 20an bukatuko da epea.