Udalera iritsi da Urkabustaizeko etxebizitzetan lapurretak egitera sartzeko saiakeraren abisua. Dirudienez, etxebizitzetara deitzen ari dira Telefonicaren izenean, routerra doan aldatzeko; eta, horrela, bide batez etxeetara sartzeko. Behin barruan, ustezko enplegatuetako bat lapurreta egiten ahaleginduko da, besteak routerra aldatzen duen bitartean. Telefonicako langileak badira, behar bezala egiaztatuta egon behar dute. Adi egon.